Udako kaleko zine-zikloa gaur gauean hasiko da 'Un amigo para Frank' filmarekin

05.08.13
Kultura eta Gazteria

Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.

Gaur gauean, ''Un amigo para Frank'' tituluko filma iparramerikarra proiektatuko da. Filma 2012. urtekoa da eta hainbat generotan sailkatu ahal da: zientzia-fikzioa, komedia eta drama. Filma honek azken Sitges zinemaldian  publikoaren saria irabazi du. Filma honen zuzendaria Jake Schreier da.

Bideoaren irudiren bat

Sinopsia

Gero eta gertuago dagoen etorkizunean, gizaki-bizian roboten integrazioari esker  androide programatzaileak sortuko dira pertsona zaharrak zaintzeko. Hunter eta Madisonek beren aitarentzat (Frank) konponbide hau aurkitzen dute gero eta gehiago oroimena galtzen hasi delako.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak