Abentura filma ikusgai izango gaueko zine emanaldian

12.08.13
Kultura eta Gazteria

Abentura filma izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Santiago Apostol elizako arkupeetan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘La vida de Pi’ da. Filma Ang Leek zuzendutakoa da, Iparameriketarra eta 2012koa. Luzemetraiak 127 minutu irauten ditu eta 4 Oscar lortu zituen iazko zeremonian. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsis

Pi Patel izeneko mutikoa protagonista da. Bere familiak zoo bat du Indian, baina Kanadara joatea erabakitzen du. Itsasontzia hondoratzen da, baina Pi salbatzen da. Sorpresaz betetako txalupa batean dagoela konturatzen da, eta edozer gauza egin beharko du bizirik irauteko tigre baten ondoan.

Bideoaren irudiren bat

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak