‘La gran familia española’ eta ‘Pitufos2’ 3D filmek iraileko zine programazioa itxiko dute
Iraileko zine programazioa amaitzear dugu, hileko azken astean sartu baikara. Aurreko asteetako mailari euste aldera, programazioak lau filma aparta proposatzen dizkigu.
Osteguneko zineklubean Sebastien Pilote zuzendari kanadarraren ‘El Vendedor’ titulukoa proiektatuko dugu. Marcel kotxe saltzaile arrakastatsua da, bere lanbideaz benetako grina duena. Lac-Saint-Jean herrixka txikian bizi da, non paper-fabrika bat dagoen herritar gehienari lana ematen dioena. Lantegi horren eta bertako langileen egoera eta bizitza mailak, Marcelen eta familiaren bizimoduari ere eragingo die. Drama honek mundu krisiaren analisi zorrotza eta zehatza egiten du, mundu ekonomiako gorabeheretatik at zegoela uste zuen gizakion ekosistema txiki batengan ere eragin kaltegarria izango baitu. Drama honek bizitzan aurrera egiteko jende arruntaren zailtasunak kontatzen ditu. ‘El vendedor’ filma zentzuzkoa da, konplexua eta pertsonai nagusi liluragarria duena. Jatorrizko bertsioa proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertziala larunbat arratsaldean proiektatuko dugu, Jeff Nichols zuzendariaren Mud tituluaren lehen emanaldiarekin. Filmako protagonistak dira Matthew McConaughey eta Reese Witherspoon. Ihesean dabilen bat Missisippiko irla batean ezkutatzen da. Bertan mutil gazte biren laguntza besterik ez du izango bere burua harrapatu eta saria jaso nahi duen jarraitzaileen taldearen eskuetan ez erortzeko. Mud abentura drama da, ohorea, familia, amodioa eta adiskidantza bezalako balioak jorratzen dituena. Adoleszenteen erretratu elegante eta argia da. Mud larunbat arratsako zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Daniel Sánchez-Aravalo zuzendariaren azken komedia da; ‘La gran familia española’ titulukoa. Zuzendariak ez du ezer frogatu behar, Azuloscurocasinegro, Gordos edo Primos tituluetan erakutsi baitu bere maila. Aurrekariak ezagututa, komedia jende gehienak ikusi nahi izatea ez da harritzekoa. Hainbat protagonista dituen tragikomedia da, hari nagusia Sudafrikako mundu kopako finala jokatzen den eguneko ezkontza izanik. La gran familia española filma ausarta da, konplexurik gabekoa, ezberdina, zirraragarri eta izpiritu herrikoia nagusi duena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionean, igande arratsaldeko 5etan ‘Los Pitufos 2’ proiektatuko dugu, 3D. Filma sinpatikoa da, erritmo bizikoa eta teknikoki ondo egindakoa. Gargamel belagileak pitufoen erreplikak egin ditu, horietaz baliatuz Pitufina bahitu eta Parisera eraman du. Hori ikusita, Pitufo talde ausart eta izukaitzak kidea askatzeko abenturari ekingo diote.
Argibibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu