L'Ampurda Ganbara Orkestrak 'Con cierto desconcierto' ikuskizuna aurkeztuko

09.10.13
Ermua Antzokia

L’Empordáko ganbara Orkestrak umorez jositako ikuskizuna dakarkigu ohi ez bezalako kontzertua aurkeztuz. Ikuskizuna Ermua Antzokian eskainiko da, ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan. Ikuskizuna musikaren hamabostaldian txertatzen du.

“Con cierto Desconcierto” ikuskizunak kalitatezko musika-gau bat pasatzea proposatzen du, hala musika klasikoan nola egungoan eskarmentu handia duen musikari-talde baten interpretazioaz gozatzeko, baina oraingoan pausu bat aurrerago joango dira, bertaratzen den publikoari jarduera dinamikoz eta komikotasunez beterikoekin barre eragiteko asmoz, 23 urtetako emanaldiekin lortu duten musika-maila gorena galdu gabe beti ere.

Salvador Dali pintorearen jaioterrian bertan, L’Empordán’, sorturiko umore surrealista proposatzen digu OCEk. Argumentu sinple batean oinarrituta, alegia, orkestrako kideak zuzendariaren aurka jartzen direla eta zuzendariaren ondorengo mendekua, entzulearen irribarrea sorrarazten duten egoera dibertigarriak gertatzen dira, kontzertua bikain entzutea eragotzi barik. Proposamen berri honekin gozatzea espero dugu, ezer berririk asmatu nahi ez badute ere, zaila litzakeelako 13 artistako beste talde batek halakorik egitea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako