Autobus zerbitzua hobetu nahi duzu?

15.10.13
Erakundea

Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartze prozesua antolatu du lurraldean errepidean dabilez garraio kolektiboko erabiltzaile direnen balorazio eta beharrak ezagutzeko xedez. Aldundiak hainbat linea enkantera aterako ditu datorren urtean eta erabiltzaileen iritziak ezagutu nahi ditu, guztiok bat autobus zerbitzua eta horren planifikazioa hobetzen lagunduko duelakoan. Diseinatu duen parte hartze prozesuak lau fase hartzen ditu barne: bilera eta inkesta bidez herritarren partaidetza lehenengoz, erredakzio teknikoa, herritarren partaidetza bigarrenez eta prozesuari amaiera ematea. Aldundiak webgune espezifikoa prestatu du –www.garraioahobetzen.net-, kartelak argitaratu, irrati tarteak eta diptikoak zabalduz. Inkesta horren bertsio digitala webgunetik bertatik bete daiteke.

Parte hartu eta saria irabazi

Lurralde banaketa administratiboaren arabera Bizkaia garen arren, Ermua eta ermuarrak Gipuzkoan dabiltzan hainbat lineen erabiltzaile potentzialak gara. Horien artean Donostia-Loiu; Azpeitia-Ermua; Ermua-Eibar-Donostia, Mallabia-Ondarroa eta Eibar-Mendaro lotzen dituztenak ditugu. Horregatik Gipuzkoako Aldundiak Urola kosta eta Debabarrena bailarei dagozkien diptiko eta inkesta aleak bidali dizkigu ermuarrok gure balorazioa ematerik izan dezagun. Agiri horiek Abipuntu bulegoan ditugu, aurreko paragrafoan zehaztutako linea eta zerbitzuen erabiltzaileak betetzeko aukera izan dezaten. Inkestak eta ontzia Abiapuntun izango ditgu urriaren 30era bitartean, hori barne.

Aldundi Gipuzkoarrarentzat garrantzitsua da herritarrek prozesu honetan parte hartzea, guztion artean lortuko baita lurraldeko autobus zerbitzuak hobetzea. Horregatik, parte hartzea sustatzeko eta parte hartu dutenak saritzeko prozesu honetako galdetegia betetzen duzuen guztion artean zozketa egingo dugu: Mugi eta Lurralbus txartelak kargatzeko 20 euroko bonoak zozketatuz erantzuleen artean. Parte hartu eta zorte on guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen