'Aldameneko Familia'rekin otordua partekatzeko ekimena

06.11.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak “SOS Arrazakeria” elkarteak bultzatzen duen “Aldameneko Familia” izeneko ekimenarekin bat egin eta gurera ekarriko du. Proposamenak gure herriko bizilagunen artean -bai etorkin eta bai bertokoen artean- topaketak prestatu eta horiek gauzatzea du helburua parte hartzaileak ezagutu daitezen. Horrela, harreman zuzenaren bidez, aurreiritziak gainditu, eta bide batez, gure herrian jatorri anitzeko pertsonak elkarrekin bizitzeak eskaintzen dituen aberastasun pertsonal zein sozialak aprobetxatu nahi dira.

Ekimen hau Txekian hasi zen duela zenbait urte sortu zen, eta geroztik zabaldu egin da beste herrialde batzuetara. Iaz SOS Arrazakeriak Gipuzkoa lurraldera ekarri eta abian jarri zuen. Jendearen harrera ona ikusirik, arrakastatsua izan baitzen, aurten ere berrantolatu da, Bizkaira ere hedatuz eta zabalduz.

Parte hartzera animatzen diren pertsonak izena eman dezakete www.mugak.eu webgunean edo deitu 943 179161 eta 943 176585 telefonora.

Informazio gehiago lotura bidez erantsita uzten dizuegun artxiboan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean