Enplegua, gardentasuna eta gizarte laguntza lehenezkotzat jotzen dira

07.11.13
Erakundea

Aurrekontu parte-hartzaileak prestatze aldera herritarrekin bat gauzatzen ari garen bigarren saioa gauzatu da aste honetako martitzenean. Izarra Centre eraikinera 39 pertsona hurbildu ziren saioan parte hartu eta proposamenak egiteko, lehenetsi beharrekoak finkatu eta horiei nola heldu zehazteko.

Lehenengo bileran esandakoaren arabera enplegua, gardentasuna eta gizarte alorreko laguntzak dira lehenetsi beharreko gaiak. Bigarren saioa lehenengoan egin bezala, gai bakoitzari buruzko hausnarketarako hogei minutu erabili ziren, arlo bakoitza hobetze aldera zer jarduera gauzatu behar ziren eztabaidatzeko. Ondoren, esandakoa komunean jarri eta bertaratutakoek botatu egin zuten, koloreko pegatinak erabiliz.

Boto edo babes gehiena jaso zuen gaia enpleguarena izan zen, 31punturekin. Horretan ondorengoak esan eta azpimarra ziren: Toki-enplegu plana babestu eta horri jarraipena ematea, enpresa txikiak era daitezen laguntze, enplegu planetan ermuarrek lehentasuna izan dezatela eta dauden beharrei aurre egiteko herriko gremioekin kontatu dadila.

Udalean gardentasuna areagotzeari dagokionez, horretan sakondu beharra dagoela esan eta webgune korporatiboa euskarri izanik. Proposaturiko gauzen artean Udalbatzaren bilerak zuzenean emititzea, aldian-aldiko informazioa prestatu, paperean argitaratzea eta banatzea eta aurrekontuetan jasotzen diren gastuei buruzko argibideak ematea. Gizarte Zerbitzuei dagokionez, herritarren behar zehatzak jasotzen dituen errolda prestatzeko komenigarritasuna eta izan daitekeen pikarokeriaz arreta jartzeko eskatu zuten bildutakoek.

Saioaren inguruko zehetasun guztiak laburpen orrian jasota daude eta guk hori lasterbidez uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan