‘Beldur Barik Ermua’ toki lehiaketaren sariak

27.11.13
Berdintasuna

''Beldur Barik'' lehiaketaren barne, toki atalera aurkeztutako lanak jada aukeratu eta horietatik bi saritu dira. Kategoria bakoitzean 300 euroko sari bana eman dira eta aukeratutakoak ezagutarazi, astelehenean Lobianon eginiko jaialdian. Sarituriko lanak eta horien egileak ondorengoak dira:



1. kategoria (12-17 urte)
Bideoaren irudiren bat
Sariduna: Aitor Ojea Totorikaguena, 12 urte.
Lanaren titulua: ''Home Run''
Bozkatzeko lotura: http://www.beldurbarik.org/2013/11/home-run/
2. kategoria (18-26 urte)
Bideoaren irudiren bat
Saridunak: Lidia Jiménez, Jone Ojea eta Laura Pascual, 18 urte.
Lanaren titulua: ''Sister are doing it for themselves''
Bozkatzeko lotura: http://www.beldurbarik.org/2013/11/sisters-are-doinit-for-themselves/


Bigarren lana eta bideoa hautatua izan da, deialdi orokorraren barne Herri Bozketa atalean. Herri bozketa bi egunez izango da zabalik Ðgaur azaroaren 27a eta bihar 28ko egun osoan zehar, gau erdia izan arte, hau da 23:59k arte. Herri bozketan parte hartu ahal izateko www.beldurbarik.org webgunearen orri nagusi edo portadan sartu behar dugu. Bertan aukeratutako bideaok ikusiko ditugu eta bakoitzaren azpian bozka esaldia. Hori egin ahal izateko e-posta erreal bat jartzea eskatuko zaigu. Udal Berdintasun sailak bideoak ikustera eta ermuarrena bozkatzeko deia egin du. Zorte on egileei eta zorionak saritutako guztiei!

Ermuan herriko lehiaketara bost lan aurkeztu dira, lau lehenengo kategoriara eta bosgarrena, bigarrenera. Epaimahaikide izan dira herriko bost pertsona, hiru emakume eta bi gizon, Berdintasun Saila eta Kontseiluarekin zerikusia dutenak eta kultura eta ikus-entzunezko adierazpenekin zerikusia dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko