Herriko jai eguna uztailaren 24ra aurreratu du Ermuak 2014rako

12.12.13
Erakundea

2014 urtean Ermuko toki-jai eguna, uztailaren 24a –Santiago Apostoluaren bezpera- izango da eta ez hasiera batean aukeratutako 25a. Uztailak 24ko osteguna jai izango dugu Ermuko herrian Udalbatzak aho batez eta alderdi guztien adostasunarekin pasa zen uztailean hartutako erabakia aldatu eta egun berri hori jartzeko erabakia hartu baitu.

Aldaketaren Arrazola ondokoa da: apirilaren 22ko 2/2010 legeak jai ofialtzat hartu zuen ondorio guztietarako, baita lanari dagozkionak ere, urriaren 25a. Euskadiko Eguna. Lege hori indargabetu berri du Eusko Legebiltzarreko azaroaren 14ko 3/2013 Legeak. Hortaz, egun hori Erkidego honetan errotutako jai batez ordezkatu nahian, uztailaren 9ko 381/2013 Dekretua aldatu egin da, 2014.urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartzen zuena, eta jai ofizialtzat izendatuko uztailaren 25a (Santiago), Ermua udalerriaren patroia hain zuzen.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, Ermuko toki-jai eguna, uztailaren 24a –Santiago Apostoluaren bezpera- jartzea erabaki du Udalbatzak aho batez. Aldaketak mesede egingo digu, herriari eta baita herritarroi ere, lau jai egun jarraian izango baititugu gozatzeko. 24 eta 25 herriko eta erkidegoko jai egunak izango dira eta 26a –Santa Ana- eta 27a –Zezen eguna- asteburuko larunbat eta igandea, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen