Macho-Maris, inor baino gizonago diren Gizonei buruzko antzezlana

20.12.13
Ermua Antzokia

Markos Gimeno eta Juanmanolo ermuarrek ‘Macho-Maris’ tituluko antzezlana aurkeztuko dute gaur Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik hasita. Sarrera bakoitzak 8 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.

‘Macho-maris’ lana beraiek idatzitakoa da. Bene-benetako eta inor baino gizonago diren gizonei buruzko ikuskizun barregarria. Gaztelera hutsez egingo dute.

Ikuskizuna kode matxistetan oinarriturik hezitako eta emakumeekiko berdintasuna lortze aldera, horiekin amaitzeko eta gainditzeko borrokan diharduten gizon multzoari dedikatuko diote. Obra dibertigarria da eta dei egiten digu gizonoi, gogoetan eta autokritikan sakontzen jarrai dezagun.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako