'Frozen: el reino del hielo' 3D filmaren proiekzio berezia

23.12.13
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak asteburu honetarako programatu eta iragarri duen haurrentzako filmaren proiekzio berezia eskainiko du gaur arratsean, atzo sarrerak agortu, aretoa osorik bete eta, nahi izan gebe ere, ikusle eta zinezale ugari atean utzi behar izan baitzituen. Sartzerik izan ez zuten guztiek, Disney faktoriaren azken lanaz gozatzeko aukera berri eta berezia izando dute gaurkoan.

Aurreko egunetan idatzitakoari jarraiki, asteko haurrentzako emanaldian ikusmin handia zuen''Frozen: el reino del hielo'' 3D proiektatuko genuela iragarri genuen. Filma Disney faktoriaren itzulera da eta ez nolanahikoa, handizaletasunez. Frozen: el reino del hielo 3D takilan azken asteetan bildutako diru-sarreren zerrendaren puntan dago. Anna gaztearen erreinua madarikaturik dago eta negu gorri amaiezinean bizi behar du. Annak, Krisstof lagunak eta Sven elur-oreinak zeharbide luzeari hasiera emango diote aztikeriari amaiera emateko asmoz. Gazte nahiz helduoi gustatuko zaigun filma atsegina.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako