Ermuko Udal Beilatoki eta Errauste-labe zerbitzua urtarrilaren 10ean inauguratuko da

03.01.14
Erakundea

Ermuko Udal Beilatoki eta Errauste-labe zerbitzu berria jardunean hasiko dela datorren astean. Urtarrilaren 10eko ostiralean, azpiegitura zabalik egongo da goizeko 10etatik arratsaldeko 16etara bitartean herritarrak hurbildu eta ezagutu dezaten. Instalazioa Nuestra Señora de Begona Ehortetxeak -Albia taldean txertatutakoak- kudeatuko du hogeita bost urtez. Ehortetxea lanean hasiko da instalazioak herritarrei erakutsi ondoren.

Instalakuntzan aurreikusita eta prest dago ekitaldi zibilak egin ahal izateko

Eraikinak hiru beilatoki ditu. Eta baita ekitaldi zibilak egiteko beste areto handiago bat ere. Horiez gain, horrelako jarduera bat gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako azpiegiturak ere izanik, esaterako: gorpuen tanatopraxia eta prestakuntzarako, hozte-sistemadunak, biltegia, erakusketa gela, sarrera, bulegoak, komunak, eta abar. Eraikin hori, gaur egungo kanposantuaren barneko eremuan jaso da, Ermua Hambre eta Trabakuarekin lortzen dituen BI-2301 errepidearen alboan dagoen eremuan, Pagorbe izenaz ezagutzen dugun horretan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen