Ganso&Cía Konpainiak haurrentzako 'Babia' antzezpenarekin dator Antzokira

24.01.14
Ermua Antzokia

Ganso&Cía’ konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du bihar larunbata arratsaldeko 5etatik aurrera Ermua Antzokian. Taldeak ‘Babia’ tituluko muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Lana Iñaki Iriarte, Gorka Ganso eta Txefo Rodríguezena da. Iriarte bera zuzendaria da. Gorka Ganso eta Txefo Rodríguez dira aktoreak. Emanaldiak hirurogei minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da ikusle guztientzat -6 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat- eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Haiek Babian bizi dira, txundituta, beraien baitan murgilduta, benetako ezezagunak bailiran. Egun bat, bestea eta hurrengoa, guztiak berdinak dira, kaxaz beteriko biltegi moduko horretan. Egun batean telefonoak jotzeari uzten dio eta elkarri begiratzera behartuak daude.

Babia ikusle ororentzako komedia poetiko bat da. Babiak, berba bakar bat ere esan gabe, eguneroko istorioa bat kontatzen digu, elkarkidetzaz, lana eta irudimenezko istorioa. Umorez eta gizatasunaz beteriko sortze-lana da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako