'Tres libertarios' Amancio Pradaren kontzertua ikusgai Ermua Antzokian

12.02.14
Ermua Antzokia

Amancio Prada kantari eta konpositoreak kantaldia emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Dehesas herrian jaiotakoak (León), kontzertu akustikoa eskaintzera dator. Birari jarri dioen titulua ondokoa da: ‘Tres libertarios’ poesia eta kantua uztartzen duen kontzertua. Sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen.

2013ko urrian liburu-disko berria kaleratu zuen, Zamorako Agustín García Calvo poeta eta filosofoari dedikaturikoa. Titulua ‘Libre te quiero’ da, bere abesti ezagunari erreferentzia eginez. Albumak DVDa dakar, Chicho Sánchez Ferlosio, Agustínek eta Amanciok berak, 1982ko azaroaren 19an Madrilgo Teatro Español delakoan eman zuten errezitaldia erantsiz.

Amancio Pradak Chicho Sánchez Ferlosio, Léo Ferré eta Agustín García Calvori kantatzen die. Kontzientziaren hiru argi izandakoei. Desobedientziaren hiru ahots. Buru argitasunaren trinitate, izarretatik distira kritiko guztiaren adierazle. Betidaniko iraultza eta edertasunaren alea eraiten du. Adiskidetasunak, utopia eta erbestean -Parisen, auzo Latinoan eta Sena ibaiko ur berdeen aurrean emandako urteen debozioak elkarlotutako zirkulua. Leo zaharraren la révolte–ak, Garciaren zorroak eta Ferlosioren jariotasunak jositako harremana, azken baten, askatasuna ukatzen duen edozein botere formaren kontrako irribarrearen bakarrizketa. Horrela da bizitzea merezi duen bizitza, eta horrela dira kantatzea merezi duten bertso edo olerkiak.

Jarraian eta gure Ivoox kanalean kontzertua iragarri eta ezagutzera emateko,SER Irrati katean emititzen ari garen iragarkia uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako