Bilduko bi zinegotzik karguari uko egin izana ezagutuko da Osoko Bilkuran

24.02.14
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak zortzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean hainbat gauza dago, esaterako, aktak, hirigintza eta mozioak.

Lehenengo gaia urtarrilean egindako bileraren akta onartzea izango da. Bigarrena Bildu taldeko Jesus Mari Sarasua eta Manuel Graña Fernándezek zinegotzi karguari uko egin izatea eskatu dutenaren berri emango da. Jarraian abenduaren 27ko 27/2013 Legearen kontra (TAAJ) eta tokiko autonomia defendatzeko, Konstituzio Auzitegiari gatazka-egoera planteatzeko PSE-EE/PSOE eta Ezker Anitza/IU alderdiek egindako proposamena ebaztea.

Laugarren puntuan, Kreditu Gaikuntzarako 1. espedientearen bitartez Aurrekontu Luzatu aldatzeari buruzko Alkatetza Dekretuaren berri emango. Segidan Bilduren mozioa izango hizpide, Eusko Trenbide Sareari tren-saihesbidearen eta tren-geltoki berriaren obren kontrataziorako prozedurak berraztertzeko eta horietan gizarte-klausulak txertatzeko eskatzen duena. Seigarrenean, Eudelek proposatu eta Emakumearen Udal Kontseiluak aurkeztu duen Martxoaren 8ko Erakunde Adierazpena tratatuko.

Zazpigarren gaia, Hirigintza Plangintzaren Batzorde Aholkulariaren Arautegia Aldatzea da.

Zortzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan