Herrian berdintasun politika lantzen jarraitzeko konpromisoa agertu du Udalbatzarrak

03.03.14
Erakundea

Larunbatean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala aho batez onartu du, talde politiko guztien adostasunez eta bilkuran zeuden –hamazazpitik hamalau- zinegotziren aldeko botoaz. Udaleko talde politikoek Euskal Udalerrien Elkarteak proposatutako adierazpena bere egin dute, azken urteetan egindakoari jarraiki. Adierazpen horrek dei egiten du atzerapausorik ez dadila eman zaintzeko “talde feministak eta berdintasunaren aldeko taldeak aurrean egon behar dutela eta solaskide garrantzitsu legez onartuak izan behar direla berdintasunaren aldeko toki-politikak bultzatzeko”.

Eta dei egiten digu “herritar guztioi, eta bereziki emakumeei, jarrera aktiboa har dezaten horrenbeste denbora eta ahalegin eraman dizkiguten eskubideak defendatzeko, orain ez delako atzerapausotarako garaia eta ez diogulako gizarte justu eta igualitarioa lortzeari uko egingo”.

Adierazpenean eransten denez, “Ermuko Udalak talde feministen eta berdintasunaren aldeko taldeen ekintzari laguntzeko behar diren itun guztiak egiteko konpromisoa hartzen du, eta herrian berdintasun politika lantzen jarraitzeko, emakume guztien partaidetza soziopolitikoa erraztuz eta ahalbidetuz, emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna lortzeko”.

Adierazpena osorik ikusteko, saka beheko aldean dagoen informazio gehiago atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen