Andaluziako Erkidegoaren eguna ospatzeko ekitaldi egitaraua

05.03.14
Kultura eta Gazteria

Herrian dugun Andaluziako zentroak aste honetan –ostiraletik igandera bitartean- ospatuko du Erkidegoak orain berri izandako jaieguna. Andaluziako Erkidegoaren Jai egun ofiziala otsailaren 28a da, baina Inauteriekin bat ez egiteko egun batzuk atzeratu izan dute antolatzaileek. Horregatik, Ermuan dugun Andaluziako Zentroak jarduera egitaraua prestatu du, ospakizunarekin bat egiteko eta egun hori gogoan izateko.

Jarduera guztiak asteburuan gauzatuko dira.

Prestatutako jarduera egitaraua ondorengoa da:

  • martxoaren 7ko ostiralean, Ermuan dugun Andaluziako Zentroak Erkidego hartako bandera esekiko du Udaletxearen balkoi nagusiko mastan, arratsaldeko 7etan.
  • martxoaren 8ko, larunbatean: folklore taldeen emanaldia izango da Ermua Antzokian eta jaialdian parte hartuko dute ondorengoek: Pispilu abesbatza; ‘El Rocío’ eta ‘El Sarao’ taldeek eta ‘Merche’ kantari flamenkoa. Sarrera librea eta doan da.
  • martxoaren 9ko igandean: Topa egingo dute elkartearen bazkide, arduradun eta lagunek San Pelaioko egoitzan. Lurraldeko himno edo ereserkia ipiniko da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen