Bederatzi gai izango ditu martxo honetako Osoko Bilkurak

24.03.14
Erakundea

Udalbatza hileko Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak bederatzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, esaterako, ekonomikoetatik eta mozioetara.

Lehenengo gaia 2013. urtealdi ekonomikoaren kitapena onartzen duen alkate-dekretuaren berri ematea izango da. Bigarrenean, ‘Udalerriko zarata-mapa estrategikoak’ delako agiria onetsiko behin betiko. Jarraian III. Berdintasun Plana luzatzeko proposamenaz hitz egingo. Laugarrenean, zinegotziek immigrazioaren udal estrategia onartuko dute.

Bosgarrenetik zortzigarren gaira bitartean lau mozio tratatuko dira. Lehena PSE-EE/PSOEK aurkeztu du eta Udalen Euskal Legea suspertu eta onestearen ingurukoa da. Bigarrena, PP taldearena da eta garraio txartel bakarraren inguruko mozio alternatiboa da. Hirugarren eta laugarren mozioak, Bildu taldeak aurkeztu ditu; bata garraiorako txartel bakarraren ingurukoa eta, bestea, Udalak Aurrentzean egingo dituen kontratazio eta erosketa publikoetan klausula sozialak txertatzearen ingurukoa.

Bederatzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan