Lanbideren ‘Negoziorako Ideiak eta Proiektuak’ izeneko programa arrakastaz burutu da

25.03.14
Ekonomi Sustapena

Langabezian dauden pertsonei zuzendutako ‘Negoziorako Ideiak eta Proiektuak’ izeneko programa arrakastaz burutu da

Langabezian dauden pertsonentzako Lanbideren “Negoziorako Ideiak eta Proiektuak” programa arrakastatsua berriki bukatu da.
Lehenengo ildoa, pertsona ekintzaile berriei laguntza ematean oinarritzen da, hauek 3 hilabeteen zehar, empresa-ideia bat aztertzean jarduteko, geroago bideragarritasun plan batean gauzatzeko. Deialdi honetan Ermuko eta inguruko gazteek parte hartu dute, eta eremu desberdineko ideiak lantzen eta garatzen aritu dira: energia berriztagarriak, heziketa zentroei zuzendutako teknologia-proiektuak, aholkularitza enpresa kudeaketa eta produktibitate kontrolarekin erlazionatutako gaietan, industriarako zerbitzuak, elikagai ekologikoak, eta teleskopio astronomiko kontzeptu berria.

Bigarren ildoa enpresa aktibitate berrien abiarazte sustapenean finkatu da lehenik behin betiko negozio ideia bat zuten ekintzaileen partetik, baita hauen bideragarritasun planaren garapena 3 hilabete iraindu du ere, eta Toki Garapeneko Alorraren laguntza izan dute, negozio ideietan bezala. Kasu honetan, onuradunak, gehienak Ermukoak, negozio berria martxan jartzeari esklusiboki ekin diote eta Jarduera Ekonomikoen gainerako Zergan altan emango dira tutoretza prozesua amaitzerakoan. Negozio ideiak txikizkari merkataritza, haurrentzako argitaletxea, abokatu bulegoa eta yoga zentroa izan dira.

Lanbidek programaren onuradun bakoitzari 1.500 euro emango dio enpresa berria martxan jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik