Totorika: aurten uragatik diru gehiago biltzen badugu, datorrenean kopuru berbera jaitsiko dugu

28.03.14
Erakundea

Ermuan ur-horniduragatik aplikatzen ari tarifa eredu berria justifikatu egin du Carlos Totorika alkateak, eredua “sozialki eta ingurugiroari dagokionez justuago delako” Eibarko SER Katearen Irratian esan duenez. Horrez gain, udalaren datuen arabera ur, zabor eta estolderiaren aurtengo lehen erreziboan gutxiago ordaindu dute abonatuen %60. Bestalde, agintariak EAJ eta EA-IU udal taldeen jarrera desegokitzat jo du, hurrenez hurren, lehenak ikerketa eskatu eta bigarrenak esandakoan atzera egin izanagatik, udalbatzarrean bere urrian erabakitakoarekiko. Politikaria gaiari buruz udal taldeekin eztabaidatzeko prest agertu da, “irratian, prentsan nahiz Osokoaren Bilkuran”.

Aurrerago, eredu berria eta aldaketa nolakoa izan behar zuen eta edukia zehaztu ez izanagatiko akatsa “larritzat jo eta gain hartu du”. Eta informazio guztia emate aldera zerbait prestatzea pentsatzen dagoela, ‘bi orriko, hirukoa edo bestelako forma izango duena”. Ondoren, adierazi du udalaren asmoa ez dela diru-bilketa gutxitzea, ez eta gehiago biltzea, berdin mantentzea baizik” eta “konpromiso pribatu nahiz publikoa hartu du, urtealdian uragatik diru gehiago biltzen bada, kopuru berbera jaitsiko duela uraren prezioa datorren urtean”.

Jarraian, irratian egindako elkarrizketa osoa uzten dizuegu, audioko MP3 formatuan, entzun edo behera ekarri daitekeena.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen