Huellas feministas y de las mujeres: memoria de la lucha
"Emakumeen aztarnak, aztarna feministak: gure borrokaren oroimena" izeneko lana aste honetan aurkeztuko du Ermuko Emakumeen Asanbladak. Lan horretan Emakumeak eta beren eskubideen aldeko borroka feministak gure kaleetan utzi dituzten aztarnak eta mugimendu horren oroimena berreskuratu nahi da, gaur eguneko eta etorkizuneko belaunaldiek Ermuko herriaren bilakaeran emakumeek izandako partaidetza ezagutu eta aintzat har ditzaten. Lana larunbatean –apirilaren 12an- aurkeztuko da Lobiano kulturgunean, goizeko 10:30etatik hasita. Aurkezpen ekitaldia irekia eta doakoa izango da. Anima zaitezte eta etorri!
Helburu berberarekin bat, emakumeen eta feminismoaren aztarnen materialak erakusketan jarri dira Emakumeen Topalekuan. Erakusketa doan da eta zerbitzua zabalik dagoen ordutegian bisita ahal izango da apirilean zehar eta, baita, Lobianon aurkezpen ekitaldi egunean.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko