2014ko Santixauak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu Kulturak

14.04.14
Kultura eta Gazteria

Udal kultur sailak ''2014ko Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu eta lehiaketa ireki berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 10era bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea.

Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarrietan jasotzen denez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak udal Erregistroan -Abiapuntu bulegoan-, Konbentukoa kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Kartel irabazlea eta horren autorea nor den lehiaketa itxi eta bi egun beranduago ezagutaraziko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango