Ermuak 11 hauteskunde-sekzio mantenduko, nahiz eta bozka emateko mahaiak 26tik 18ra jaitsiz

25.04.14
Erakundea

Bizkaiko Hauteskunde Erroldaren Bulegoak Ermuko Udalari jakinarazi dio udalerrian sei hauteskunde-mahai ezabatuko dituela, maiatzaren 25ean Europako Legebiltzarra osatzeko hasteskundeetarako. Proposamena Barne Ministeritzarena izan da eta neurriaren helburua hauteskunde prozesuek izaten duten kostua murriztea da, gastuei eusteko administrazio publikoan jarraitzen ari garen ahaleginaren haritik. Hori horrela, Ermuan hamaika sekzio eta hauteskunde-kolegio kopuru berbera izango ditugun arren, botoa emateko izango ditugun hauteskunde-mahaiak hamazortzi izango dira, lehenagoko edukitzen genituen hogeita seiren ordez. Hauteskunde-kolegioak leku berberetan mantenduko dira, aldaketarik gabe.

Erabakiak hainbat ondorio ekarriko ditu. Lehena, mahietan egon gaitezkeen pertsona kopurua jaitsi egingo dira eta mahi horietan lanean Presidente, 1ngo edo 2ngo bokala bezala egoteko izango ditugun aukerak ere murriztuz. Bigarrena, mahi bakoitzean erabiliko diren hautesle-erroldak luzeagoak izango dira, banaketa alfabetikoa aldatu egin delako.

Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoko 24. artikuluan ezarritakoarekin bat, hauteskunde-mahaiak eta sekzioak zehaztea Lurraldeko Hauteskunde Erroldaren Bulegoari dagokio. Hartutako erabakiaren eta eginiko aldaketaren ondorioz, Ermuan hemendik aurrera 18 hauteskunde-mahai izango ditugu aurreko 26 eduki ordez. Zehetasunak ondorengo lerro eta taulan dituzue:

Orain artean bi hauteskunde-mahai izan dituzten 1ngo, 2, 5 eta 10 sekzioek aurrerantzean mahai bakarra izango dute.

Lehen hiru hauteskunde-mahai izaten zituzten 3., 6., 7, eta 8. sekzioek etorkizunean bi mahi izango dituzte.

Azkenik, 4., 9. eta 11. sekzioek ez dute aldaketarik izango eta, hautueskunde-mahai berberak manteduko dituzte.

Aldaketa proposamenak alfabetoari jarraiki hautesleen artean izaten genuen banaketari eragingo dio. Hori horrela, hemendik aurrera, bi hauteskunde-mahai dituzten sekzioetan ondorengo banaketa izango da, A mahaian lehen abizenaren hizkia Atik Kra bitarteko hautesleek -biak barne- bozkatzeko izango da eta,aldiz, B mahaian lehen abizenaren hizkia Ltik Zra bitarteko hautesleen botoa jasotzeko izango da.

Hauteskunde-mahai kopuruak
Hauteskunde-kolegioa
Sekzioa
Hauteskunde-mahaiak
Lehen Aurrerantzean
Udal Merkatua 1. 2 1
Sallabente ikastetxea 2. 2 1
Miguel de Unamuno Gizarte-zentroa 3. 3 2
Lobiano Kultur Gunea 4. 2 2
Lobiano Kultur Gunea 2 1
Lobiano Kultur Gunea 6. 3 2
Ongarai Eskola 7. 3 2
Udal Merkatua 8. 3 2
Udal Merkatua 9. 2 2
Udal Merkatua 10ª 2 1
Udal kiroldegia 11. 2 2
Mahaiak guztira 11. 26 18
Lehen abizenari jarraiki hauteskunde-mahaien banaketa
Hauteskunde-mahaia
Lehen Abizenaren hizkia
Bakarra Atik Zra
A Atik Kra
B Ltik Zra

Hauteskunde Erroldako Bulegoak laster -datozen egunetan- herritarroi hautesle-txartela bidaliko digu, horretan Hautesle-erroldan gaudela informatzeaz gain, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetatik aurrera bakoitzari dagokigun hauteskunde-mahaia zein den zehatz-mehatz esango digun.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen