'Ermuan Kantuan' ekimenaren kalejira, 'Dangiliske' plaza dantza taldearekin
"Ermuan Kantuan" ekimena kalejiran bihar aterako da kaleak animatu eta kantatzera, hileko azken larunbatetan egin legez. Biharkoan Basauriko ''Dangiliske'' plaza dantza taldeaz irtengo da, Euskal Birusa talde antolatzaileak gonbidatu duelako. Taldea sei pertsonen osatzen badute ere, Ermura lau kide etorriko zaizkigu alboka, txirula, panderoa eta gitarra instrumentuekin bat arituko direnak.
Aurreko hileetan egin zen bezala, azken larunbat eguerdiz, kalerik kale, taldeka abestera aterako. Ordu eta erdiz, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole eta musikariez lagundurik, herriko kaleetan ibiliko dira, hainbat lekutan geldialdiak egin eta zenbat kantu abestuz. Hitzordua bihar larunbata izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazatik abiatuta Zubiaurretik gora. Guztiak gonbidaturik gaude!
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin