Emakumeen sexu-organoa ebaki izanaren inguruko erakusketa, Emakumeen Topagunean
Ermuko Emakumearen Topaguneak erakusketa berri bat hasi berri du, non emakumeen sexu-organoa ebaki izanaren inguruan egiten den prebentzio lana azpimarra eta ezagutzera ematen duen. Materiala eta bilduma ‘Munduko Medikuen Gobernuz kanpoko erakundearena da eta ondorengo titulua du: ‘Konpromisodun bidaia: prebentzioren balioa emakumeen sexu-organoa ebakitzearen inguruan”. Erakusketa maiatzaren 30era artean mantenduko da zabalik. Bilduma astelehenetik ostegunera bisitatu daiteke goizez -9:30etatik ordu 1:30ak bitartean- eta baita arratsaldez ere, 4:30etatik 8etara. Ostiralean zerbitzua goizez besterik ez dago zabalik, hortaz ordu horietan.
“Emakumeen sexu-organoa ebaki izanaren inguru”ko erakusketa eta materiala, ablaziorik eman ez dadin egiten den prebentzio lana azpimarratzen du.
Erakusketan neskatila bat eta bere familiak horrelakorik ez gertatzeko jarraitzen duen ikasketa prozesua agerian jartzen da. Familia oporretan doa bere jaioterrira eta bueltan, alaba ebaketrik gabe itzultzen da. Sarrera librea eta doan da. Etor zaitez!
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko