'Behargintza' eta 'Excavaciones Zamudio' Ermuko Makineria Eskola ezagutzera etorri dira

22.05.14
Ekonomi Sustapena

Gure Udaleko Toki-garapen alorrak kudeatzen duen Makineri Eskolak bisita bikoitza hartu du aste honetan, ikastegia, instalakuntzak, ekipamendua, zuzkidura, funtzionamendu modua eta ikas daitezkeen gauzak ezagutzera etorri direnak. Batetik, Ermuan izan dugu Basauri eta Etxebarriko udalek eratutako ‘Behargintza’ sozietate publikoko Ainhoa Lazaro Teknikaria. Behargintza Basauri eta Etxebarri udalerrietan enplegua hobetzeko, enpresak sortu eta sendotzeko, eta enpresa jarduera garatzeko bertako udalek eratu duten sozietatea da. Bestetik, lurra mugitzeko alorrean jarduten duen enpresatik, Zamudio Hondeaketa eta Eraikuntza Sozietate Mugatutik hain zuzen ere, Aitor Herraiz etorri zaigu. Aitorrek Ermuko Makinaria eskolaren berri izan du eta hori zertan zen ezagutu eta ikusi nahi izan du, enpresan teknologi eta lan egiteko modu aurreratuei atea ireki nahi dietelako.

Biek gure Makineria Eskolako instalazioak ezagutu dituzte, bertan ikas eta praktikatu daitezkeen espezialitateen berri jasoz. Eskolaren egoitza, Izarra Centre zaharra eta benetako makineriarekin praktika errealak egin ahal izateko ‘Artamendiko’ eremua ikusi dute. Horrez gain, Izarra Centre berrian kokatzen den izen bereko Fundazioaz eta horren lan eta proiektuaz ere interesa agertu dute.

Bisita amaitu ostean ‘Ermua’ izena duen buru-babesgarria oparitu genien, argazkietan ikus daitekeenez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik