‘El Rayo’ filmaren proiekzioak agur esango zineklubari irailera bitartean

28.05.14
Ermua Antzokia

Maiatzeko eta denboraldiko zineklubaren azken emanaldia dugu aste honetakoa. Ermua Antzokiaren zine programazioak agur esango eta atseden hartuko irailera bitartean. Azken emanaldian Fran Araujok eta Ernesto Novak zuzenduriko ‘El Rayo’ filma proiektatuko dugu, astean gauzatzen ari garen Kulturen arteko jardunaldien baitan txertatzen dena.

Hassanek 13 urte eman ditu lanean Espainian. Orain krisialdiaren eraginez lanik ez dagoela eta, bere jaioterrira bueltatzea erabaki du. Aurrezki guztiak bigarren eskuko traktorea erosteko erabili ditu, horrekin lan egin eta biziraute espero baitu. Baina horren aurretik penintsula batetik bestera zeharkatu beharko du.

Filma ez dago gertakizun batean oinarritua, bizitzako istorio erreala baita. Horren protagonista ez da aktorea, Marokotik Espainiara esku hutsik etorri zen immigrantea baizik, abentura eta drama uztartzen dituen lana da. Errepideko bidaian grabatutakoa. Duintasunari buruzko istorio gordina. Edozein ezustekori aurre egiteko gauza diren eta bizirik jarraitzen duten pertsonena. Hogeita hamar kilometroko abiaduran kontaturiko istorio bizizalea.

El Rayo Donostiako azken Zinemaldian aurkeztu zen, Zuzendari Berrien atalean. Filma Antzokian proiektatuko da, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako