Euskaraz hitz
Lehen Mintzodromoak arrakasta handia izan zuen larunbatean. Aurreikusitako orduan hasiera eman zitzaion eta ordu batez euskaraz aritu ziren bildutako ia ehun pertsonak. Jende ugari, gazteak zein nagusiak, euskararen hitzorduari atxiki zioten eta antolatzaileek pozik, ordu betez solasean aritu baitziren eta egia esan ordu hori segituan pasatu zitzaien, bildutakoak hain gustura zeuden eta.
Gazte Asanbladakoak ere laguntzen aritu ziren eta antolatzaileek proposatutako hiru gaiak landu ostean, laugarren gaia ere proposatu zuten: Zer eskatuko genieke gazteei, Gazte Asanbladakoei egiteko?. Partaideek bat egin zuten proposamenarekin eta gaia hori lantzen eta ekarpenak ematen aritu ziren. Denak pozik, antolatzaileak, laguntzaileak eta bildutakoak. Denen gainetik euskara eta euskararen alde denak.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin