Ezohiko bilkuran urtealdirako udal aurrekontua erabakiko

16.06.14
Erakundea

2014ko udal Aurrekontua onartzearen inguruan erabakia hartzeko bilduko da Udalbatzarra aste honetan egingo duen ezohiko Osoko Bilkuran. Organoa arratsaldeko zortzietan bilduko da, Udletxean. Lau puntuk osatzen dute gai-zerrenda. Batzarrak izango duen gairik garrantzitsuena udal aurrekontua da, hogei milioi euro pasatxo. Batzarrari hasiera emango zaio martxoaren 26ko eta apirilaren 28ko aktekin.

Jarraian Bildu alderdiak Aurrekontu aurreproiektua osorik zuzendu eta hainbat zati aldatzeko aurkeztu dituen eskariak tratatu eta bozkatuko dira. Gauza bera egingo da EAJ alderdiak osorik zuzendu eta hainbat zati aldatzeko aurkeztu duen eskariarekin, baita bozketara jarriz. Azkenik, gauza bera egingo da EA/IU hainbat zati aldatzeko aurkeztu dituen eskariak tratatu eta bozkatuko baitira. Bosgarren eta azken puntua aurtengo 2014 urterako udal aurrekontua onartzea izango da.

Ezohiko bilera denez gero, ez da eskari-galderarik izango.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan