Innpulso Sarearen hirugarren Asanblada Nagusian parte hartu du Ermuak

19.06.14
Erakundea

Zientzia eta Berrikuntza hirien aipamena jasota duten herriek eta Innpulso Sarearen kideek bere hirugarren Asanblada Nagusia egin berri dute Barakaldon, zeina egoitza izan den. Asanblada aurreko astean gauzatu zen Clara Campoamor Gizarte Zentroan eta bileran Ermuko udal izan zen parte hartzen, Zuzendaritza Kontseiluko kidea delako eta, gainera, orain gutxi aipamena berritu duelako datozen hiru urteetarako. Asanbladaren buru izan dira Alfonso Garcia eta Daniel Ortiz, Barakaldoko eta Mostoleseko alkateak hurrenez hurren, serearen presidentetzan baitaude. Bileran hirurogei herrietako teknikari eta politikariek bildu dira, tartean Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Zuzendari Nagusia, Maria Luisa Castaño. Honek elkartearen eta bere Ministerioaren arteko hitzarmena sinatuko dutela iragarri zuen, zeinaren bidez Innpulso Sarearen jasangarritasuna bermatuko duen etorkizunari begira.

Ermuko alkate Carlos Totorikak -Zuzendaritza Kontseiluko kide denak- talde teknikoak hiriak berritzeko ereduaren garapenaren inguruko lanaren aurkezpenean parte hartu zuen. Totorikak hitz egin zuen bileran eta amaitu aurretik ministerioari finantzazioa eman zezala eskatu zion lant aldeetan irteten ziren proiektuak egi bihurtu ahal izateko eta, baita ere, sarean kide direnen herrien inplikazioa eta elkarlana, sare eta bere lanaren berri Espainiako guztietara zabaldu eta ezagutzera emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen