Imagen
Euskara sustatzeko eta ikasteagatiko diru-laguntzen deialdia zabalik
25.06.14
Euskara
Ermuko Udalak euskara arloko bi diru-laguntza deialdiak zabaldu ditu aste honetan. Alde batetik, irabazi asmorik ez duten elkarteentzako diru-laguntza deialdia, zeinek herrian euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzen baititu; eta bestetik, euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako ohiko diru-laguntza deialdia.
Elkarteentzako diru laguntza deialdira eskabideak aurkezteko epea uztailaren 17ra arte egongo da zabalik; eta ikasleentzako diru-laguntza deialdia, berriz, urriaren 2ra arte. Kasu bietan informazio guztia gure Web orrian aurki daiteke eta eskabideak Abiapuntuko bulegoan egin beharko dira.
Informazio gehiago:
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin