Ermuko YUZZ programako kideak… buru-belarri lanean!

01.07.14
Ekonomi Sustapena

Yuzz Ermua egitasmoa parte hartzen ari diren gazteak buru-belarri dabiltza lanean, beraien enpresa-plana garatzen ari baitira. YUZZ, (SPRI Taldearen bitartez, Santander Ekintzaileen Nazioarteko Zentroak bultzatutako teknologi oinarritutako ideien lehiaketa da). Ermuko Udalaren, SECOTeko adituen eta Zeuxa, Lean Start Up heziketa ematen ari den enpresaren babesa daukate beraien enpresa-planak garatzeko.

Uztailak hainbat nobedade dakartza berarekin; esaterako uztailaren 9an Nacho Gallardo gurekin egongo da, hitzaldiaren titulua: “Merkataritza bizkortu izanaren gakoak”, bezeroa bere kabuz ez da etorriko, bere bila joan behar dugu. Uztailaren 16an Roc Fagesen eskutik beste hitzaldi interesgarri bati zango dugu, “Berrikuntza start up bati aplikatuta”. Adituen hitzaldiak oso interesgarriak dira, enpresa berri bat sortzeko errealitatea ezagutzeko aukera ezin hobea baitira, adituen esperientzia ibilbide horretan oso interesgarri da, yuzzerrentzat nahiz esperientzia hori bizi izango duen gainerako beste edonorretzat. Parte hartu nahi izanez gero idatzi iezaguzu: yuzzermua@gmail.com


Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik