Gipuzkoako Urak Kontsortzioak Apraitzen duen H.U.A bisitatu dute Udalbatza kideek

14.07.14
Erakundea

Urak’ entitatean, Gipuzkoako Ur Kontsortzioan, Ermua sartzeko prozesua aurrera jarraitzen du aurreikusitakoaren arabera. Uraren ziklo integrala kudeatzeko Ermua herriaren sarrera onartu zuen Kontsortzioak ekainaren 27an eginiko ohiko Batzorde Orokorrean. Ermuko Udalbatzak hori eskatzeko akordioa hartu zuen maiatzaren 7an eginiko bilkuran, non 7. eta 13 Ordenantzak aldatzea ere onartu zen, saneamendu, estolderia eta depurazioagatiko eta edateko ura etxera hornitzeko tasak aldatu ziren, Kontsortzioaren berberak ezarriz. Eta baita erakundearen Estatutuak. Erabaki horien berri eman eta jendaurrera jartzeko Udalak iragarkiak argitaratu zituen lurraldeko Aldizkari Ofizialean, hain zuzen ere ekainaren 26ko BAOren 121. alean. Iragarkian ezartzen zen hilebeteko jendaurreratzea zegoela alegazioetarako, horrelakorik aurkeztu ez direlarik. Kontsortzioaren Batzorde Nagusiak hartutako erabakia ere ezagutzera emango du erabakiaren inguruko iragarkiak lurralde bietako Aldizkari Ofizialetan argitara emanez.

Horiek horrela, integrazio prozesua aurrera jarraitzen du eta, jada, hori gauzatzeko aurreikusi ziren sei hilabeteetan gaude. Udala harremanak izaten dihardu Urak erakundeko zuzenari taldearekin bezeroen eta Kudeaketa ekonomiko edo fakturaziorako beharrezkoak diren Erroldak utzi eta pasatzeko. Halaber, Ermuan ditugun instalazioak eta sarea ezagutzeko teknikariak lanean ari dira, horiek ikuskatu eta kartografia prestatzen, besteak beste. Testuinguru horretan, gaur goizean Udalbatza kide eta teknikari hainbat Elgoibarrera hurbildu dira, Apraitzeko Hondakin Uren Araztegia eta horren funtzionamendua ezagutzera. Bisitari taldea herriko alkate Carlos Totorika, Felix Prol eta Fernando Lecumberri alkateordeak eta Francisco J. Navarro zinegotziak osatu dute. Horiekin batera Bulego Teknikoko zuzendari David Henares eta Ander Urresti aparejadorea eta udal idazkari J.Antonio Fernandez izan dira. Harrera egin dio ‘Urak’ entitateko Iñigo Elosegi gerenteak eta Debababarrena eta Ertaineko antolakuntza buruak, Juan Manuel Arriolak. Horiekin bat egon delarik Apraitzeko koordinadore eta nagusi, Esteban Rabadán. Taldeak instalazioak ezagutu ditu eta hondakin urak araztatzeko edo depuratzeko prozesuaren berri jasoz.

Apraitzeko H.U.A.

Apraitzeko Hondakin Uren Araztegiaren diseinua SBR motakoa da (Sekuentziazko Erreaktore Biologikoa), nitrogenoa biologikoki kentzen du eta fosforoa kimikoki. Kutsadura zama da 85.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurre tratamendurako 1.560 litro segundoko da eta biologikoa 350 litro segunduko.

Deba Erdialdea eta Barrena

Deba Erdialdea eta Deba Barreneko eskualdean, saneamendu sistema Elgoibar, Eibar, Solaluze, Mendaro, Ermua eta Mallabiko udalerriei dagokiena da. Sistema osatzen dute Mallabia-Ermua-Eibar- Maltzagako kolektoreek, Ego ibaiaren aldetik, eta Soraluze- Maltzaga eta Maltzaga -Elgoibarrekoak, Deba ibaiaren aldetik, eta Medarotik H.U.A.raino ur zikinen bulkatzeak.

Kolektoreak

Ego ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, gehienezko 1000 mm-ko diametroarekin, 14 kilometro inguruko luzerarekin eta 1200 litro segundoko gehienezko garraiatze ahalmenarekin.Soraluzek isurtzen dituen hondakin urak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 400 mmko gehienezko diametroarekin, 4 kilometro inguruko luzerarekin eta 100 1200 litro segundoko gehienezko garraiatze ahalmenarekin.

Maltzaga- Elgoibar H.U.A.ko kolektoreak hormigoi armatuzkoak dira, 1200 mm.ko gehienezko diametroa dute, 6 kilometroko luzera dute eta 1.750 litro segundoko ahalmen hidraulikoa dute. Sistema guztiek gainezka egiteko bideak dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du
Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea