Seguridad Social taldearen 30 urteko ibilbidea laburtzen duen ‘Por siempre jamás’ bira Ermuan

17.07.14
Kultura eta Gazteria

Valentziako ‘Seguridad Social’ talde ezagunak kontzertua emango du uztailaren 19ko larunbat gauean San pelaio parkean. Ordua gaueko hamaika eta erdiak, zeru zabalean, libre eta doan, ikuskizuna herriko Santixau jaien egitarauan txertatzen baita. Emanaldia taldearen azken lana aurkezteko egiten ari diren biraren barne izanen da. Azken lanak ‘Por siempre jamás’ titulua darama eta kaleratu duten hamabosgarren diskoa da, zeina 2013an plazaratu zutena. Beraz, atera berri eta oraindik bero dagoena.

Taldearen produktoreek ondorengo hitzekin deskribatzen dute taldea, horrek sare sozial ospetsu batean duen orrialde ofizialean bertan: “Seguridad Social taldeaz hitz egitean, jarreraz, talentuaz, berrikuntzaz eta sormenaz ari gara. José Manuel Casañ kantariaz hitz egitea da eta, noski, berarekin bat eginez denbora zehar ibili diren taldekideez; baina batez ere (eta seguruenik) azken hamarkadetan espainieraz kantatutako rock and rolleko konposatzaile eta lehen mailako ordezkari karismatiko eta adierazgarrienetakoaz. Rock hispanoan ez da egon arrisku gehiagorik eta inkonformismo gehiagorik erakutsi duenik… Horregatik hain zuzen ere,–ulertezintasunagatik- taldea ez da behar bezala aintzat hartu eta baloratu izan. Zuzeneko beraien emanaldiak energiaz eta indarrez beterik daudela esatea, motz geratzea da. Oraindik jardunean eta gure artean ditugula aprobetxatu behar duzue –sasoi bete onenean- eta goza itzazue. ‘Seguridad Social’: eztabaidezinak!

Taldea gaur egun ondorengo kideak osatzen dute:

  • José Manuel Casañ - Ahotsa
  • Javier Vela - Gitarra
  • Alex Olías – Baxua
  • Rafa Villalba - Bateria

Jarraian kontezrtua ezagutzera emateko Eibarko SER Irratiak prestatu eta emititzen duen iragarkia uzten dizkizuegu, MP3 formatuan entzun edo jaisteko.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango