Batzorde informatiboa eta udal osoko bilkura irekita herritarrentzat datorren asteartean

18.07.14
Erakundea

Udalbatzarrak, asteartean, goizeko 9:30etatik aurrera, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen informazio batzordea bilduko du.

Saioa Udaletxeko lehen solairuko batzar-aretoan egingo da, eta sarrera librea da, aretoko legezko aforoa bete arte.

Aipatutako Informazio Batzordeak izaera publikoa eta irekia du, hortaz, udal jardueraren gardentasuna sustatzeko asmoz, herritarrak etortzen gonbidatzen ditugu, gerora hartuko diren akordioen aurrekariak eta arrazoiak gertu-gertutik ezagutu ditzaten.

Saio honetan landuko diren gaiak eguneko gai-zerrendan jasotzen dira. Horren berri, beherago, informazio gehiago izeneko atalean ematen dugu.

Arratsaldeko 8etatik aurrera oporretan baino lehen azken udal osoko bilkura ospatuko da. Informazio gehiago atalean gai-zerrenda ikus daiteke.

Ermuko Udalean zein informazio batzorde daude?

Ermuko Udalak, bere antolaketa egituran izaera iraunkorreko bi batzorde informatibo ditu: Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea, eta Kontu-Ogasunaren Informazio Batzorde Berezia.

Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean, Udal gai guztiak ezagutu eta eztabaidatu egiten dira, edozein arlotakoa izanda ere, hala nola, hirigintza, zerbitzu orokorrak, kultura, gazteria, kirola, gizarte ekintza, kooperazioa, berdintasuna, lan mundua, giza baliabideak, hiritarren segurtasuna… eta abar.

Udal Ogasun eta Ekonomiari buruzko gaiak, berriz, Kontu-Ogasunaren Informazio Batzorde Berezian azaldu, eztabaidatu eta ebazten dira: aurrekontuak, kreditu-aldaketak, kitapenak, aurrekontuaren kontu-ematea, ordenantza fiskalak… eta abar.

Horretaz gain, Udalbatzarrak gai bati buruzko informazio batzorde bereziak era ditzake, landu beharreko gaiak ezaugarri bereziak baldin baditu.

Batzorde Informatiboen osaera

Ermuko udalean zinegotzi guztiek batzorde informatiboetan parte hartzeko eskubidea dute eta ahotsa zein botoa daukate.

Horrela, Udalbatzarreko kide guztiek Udal jardun guztiari buruzko informazioa ekitaldi bakarrean eskura dezakete. Horrenbestez, Tokiko Gobernuaren jarduneko kudeaketan dinamismo eta arintasun gehiago lortzen da.

Batzorde informatiboen eginkizunak

Batzorde Informatiboen eginkizuna aztergai zerrendan agertzen diren gaiak ebaztea da, hasiera batean, Udalbatzarrari dagozkionak eta presazkotzat hartu ez direnak, eta baita Alkateak askatasun osoz aurkeztu nahi dituenak ere.

Horrekin batera, Batzorde informatiboen betebeharra gobernuaren eginkizunak eta kudeaketa kontrolatzea izango da.

Azken finean, Batzorde Informatiboetako parte-hartzearen bitartez, Udalbatzarreko kide guztiek, Tokiko Gobernuaren jardunari buruzko eta gerora Udalbatzarrak ezagutu eta ebatziko dituen gai guztiei buruzko beharrezko informazio guztia eskura dezakete zehaztasunez.

Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen