Santixauetako jaialdia: Titin IIIak eta Xala jokatuko partida nagusian

24.07.14
Kultura eta Gazteria

Herriko Pilota Elkarteak bihar Ermuan eta Santixau egunean jokatu beharko jaialdiaren kartela aldatu eta egokitu behar izan du. Aspe enpresak orain egun batzuk jakinarazi zuenez, Martinez de Irujo pilotaria tamalez ez du eskua sendatu eta prest egoteko aukerarik izango eta, horregatik, ez da Ermura etorriko, hartu eta iragarrita zeuden beste hainbat konpromisoen artean.

Ezustekoari aurre egin eta jaialdi erakargarri bat eskaintzeko xedez, elkarteak eta enpresak, kartela aldatu eta egokitzea adostu dute, beste kirolari eta izenak planteatuaz. Arratsaldeko 5etatik aurrera Aritzmendi pilotalekuan jokatuk oden lehen partidan Mendizabal III eta Urruzola bikotea neurtuko da Altuna III eta Merino I.aren kontra. Ondoren eta partida nagusian Titín III eta Merino II osaturiko bikoteak aurre egingo dio Xala eta Barriolak osatutakoari. Pilota Elkarteak kartela erakargarria eta pilotazaleen gustukoa izatea espero du. Jaialdiak telebistaz ikusi ahal izango da, ETB1 kateak emango baitu zuzenean.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira. Jokalariak ondorengoak izango dira: lehenengoan, Azpiri (Elorrio)-Bengoetxea (Eibar) bikotea Elezkano (Galdakao)–Aldaperen (Mallabia) aurka arituko dira nor baino nor. Bigarrenean, Arrieta–Gorrotxategi (Hernani) bikotea Santxo (Usurbil)-Irustaren (Munitibar) aurka. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango