Larunbat gauean tren zerbitzu berezia ipiniko ditu Euskotrenek

24.07.14
Kultura eta Gazteria

Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 26ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan linea sendotu egingo du.

Aurtengo Santixau jaiak asteburu betean gauzatuko ditugu. Hori horrela, jende asko etorri daitekeela aurreikusi da. Jaien barneko egun batzuk azpimarragarri dira, arrazoi ezberdinengatik. Lehena uztailaren 26ko larunbata da, guztiok jai izango dugulako. Aurreikusitako azken eguna, uztailaren 27a da, egun berezi eta herrikoia, bi musika kontzertuez gozatzeko aukera izango duguna. Lehena ‘Vemdetta’ talde nafarrarena gaueko 10etatik aurrera eta, bigarrena, ‘El Consorcio’ bilbotarrena, gauerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Jendetza etorri eta bueltatu daitekeela aurreikusiz, Euskotren sozietateak gaueko zerbitzu hainbat jarri ditu. Garraio publikoaz baliatuz seguru bidaiatu dezagun, ezbeharrak eta gertakizunak ekidinez.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Bilbo-Deba noranzkoan

  • Irteerak Atxuri-Bilbotik Debarantz: 23:50, 1:50, 3:50 , 5:50 eta 7:00etan.
  • Irteerak Ermutik Debarantz: 22:14, 23:53, 0:53, 1:53, 2:53, 3:53, 4:53, 5:47, 6:53 eta 8:02an.

Deba-Bilbo noranzkoan

  • Irteerak Debatik Atxuri-Bilborantz: 21:43, 1:35, 3:35, 5:35 eta 7:22an. (Elgoibartik Durangoraino)
  • Irteerak Debatik Ermurantz: 21:43, 23:05, 0:35, 1:35, 2:35, 3:35, 4:35, 5:35 y 7:35ean (Eibarreraino)

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenejgv twitter gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen