Ikastaro, tailer eta jarduera hainbat eskainiko Jabekuntza Eskolan
Ikasturte eta denboraldi berria indarberriturik hasi ahal izateko udako atsedenaldi eta etenaren ondoren, Emakumearen Topalekua ohiko ordutegian zabalik eta jardunean dugu. Azpiegiturak aldizka ikastaro eta tailerrak prestatzen ditu oro har pertsona interesdunentzat eta, bereziki, adin guztietako emakumeentzat, jabekuntza eta parte hartzea sustatzeko xedez. Proposatzen zaizkigun ikastaroetatik bi urrian gauzatuko dira eta hirugarren bat abenduan egingo. Ikastaro horiek 10 eta 12 ordu bitarteko iraupena dute eta izen emateak 5 euro balio du, kasu guztietan. Ikastaro eta tailerren izenburuak ondorengoak dira: “Amodioak, sexua eta Beldur Barik 2.0 bideoak”; “Ahots-tailerra” eta “Bizitzaren bigarren zatian maitasuna eta sexualitatearen inguruan hausnartzeko saioak”.
Txangoa berriz, urriaren 19an egingo da, Zumarraga eta Azpeitian tartean Inaziotar bidearen zati bat egiteko eta, ondoren, Loiolako Burnibidearen Museoa bisitatzeko. Animatzen direnak goizeko 10etan irtengo eta arratsaldeko zazpietan etxeratuko dira. Izen-emateak hasita daude.
Jarduera eta proposamen bakoitzari buruzko xehetasunak saileko mikrositean dituzue.
Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Izelaieta 12an dagoen bulegora, dei bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira edo idatz casadelamujer@udalermua.net e-postontzira
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko