‘Eskolara bueltan’ izeneko jaia gauzatuko du EMOE elkarteak
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) hainbat jarduera biltzen dituen egitaraua prestatu du astebururako. Larunbatean –irailaren 13an- txikiek haurrentzako jolasez eta bitsa lehen gaitzat izango duen jaiaz gozatu ahal izango dute goizetik eguerdira bitartean. Antolatzaileek ‘Eskolara bueltan’ izena jarri diote eta hori herriko Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dute.
Jaia goizeko 11tan hasiko da eta ordu 1ean bukatuko. Eguerdiko 12etatik ordu 1era bitsaren jaia egingo. Plazara bertaratzen direnek eskola bueltatzeak suposatzen dituen gastuei modu samurragoan aurre egiteko dauden moduak ezagutu ahal izango dituzte, Ermua Merkatalgunera bildutako dendetan erosiaz.
Jarduera EMOEk antolatu du, Ermuko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gazte Asanbladaren eta Rural Kutxa entitatearen laguntzarekin.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean