Azken hiruhilerako hiru tailer antolatu ditu Lobianok

16.09.14
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak bihar hasiko dira eta dauden plazak bete artean edo irailaren 26ra bitartean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek direnentzat.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urritik abendura bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehenetan: urriaren 6an hasi eta abenduaren 1ean bukatuko den argazkilaritza aurreratuko tailerra. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara.
  • Asteazkenetan: urriaren 15etik abenduaren 10era bitartean. Eskulanari buruzko tailerra egingo da, scrapbooking –objektuak dekoratu eta nahi erara pertsonalizatzeko-teknikak ikasteko. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara.
  • Ilustrazio tailer trinkoa, albumak egiten ikasteko: ostegun, ostiral eta larunbatetan. Urriaren 2, 3, 4, 9, 10 eta 11n. Lenguaia grafikoari buruzko eduki teorikoak tartekatuko dira sormena lantzeko ariketa praktikoekin. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin