Astebukaeran Erdi Aroko V. Merkatua gauzatuko San Pelaion
Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak kultur eta kirol astea gauzatzen ari da, zeinak aurten XXXII. edizioa betetzen duen. Aurten, bosgarren urtez jarraian programaren barne Erdi Aroko V. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatu handi hori iazkoan bezala San Pelaio auzoan eta parkean kokatuko da, asteburu honetan. Merkatua urriaren 3ko ostiralean irekiko da arratsaldeko zazpietan eta igande gaueko hamarretan itxiko.
Erdi Aroko bosgarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko San Pelaio parkean jarriko da eta berrogeita hamar postu inguru izango ditu. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, antzezpen eta emanaldiak izanik larunbat eta igande gauean.
Lotutako albisteak
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da