Alemaneko mintzapraktika taldea
Ermuko udal Liburutegiak alemaneko mintzapraktika talde bat osatzeko izen-emate epea zabaldu du. Hizkuntza hau praktikatu nahi duten helduei zuzendutako ekimena da.
Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.Ekimen hau EHUren laguntzaz burutuko da. Saioak alemana menperatzen duen begirale batek dinamizatuko ditu, zeinek mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen.
- Saioak: eskola-eguna diren astelehenero eta asteazkenero, azaroaren 3tik abenduaren 17 arte (13 saio).
- Ordutegia: 18:30etik 20:00etara.
- Tokia: Lobiano Kultur Gunea.
- Ekintza hau doakoa da.
Izen-emate epea: azaroaren 2 arte, igandea. Liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonora deituz edo emailez biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz. Eman beharreko datuak izena, abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, bazkide zenbakia eta hizkuntzako maila.
Interesatu baino toki gehiago egotekotan Ermuko biztanleek izango dute lehentasuna. Mintzapraktika taldean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da Euskadiko Irakurketa Publikoko edozein liburutegitako bazkide izatea.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz