Zortzi gai aztertuko ditu Udalbatzak urriari dagokion Osoko Bilkuran

03.11.14
Erakundea

Udalbatza urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak zortzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, esaterako, aktak, adierazpenak, mozioa eta datorren urterako Ordenantzak.

Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, uztailan eginiko bi bileren aktak. Jarraian herriko leku zehatz batzuei izen berriak jartzeko proposamenaz hitz egingo. Hirugarrenean, Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, erakunde-adierazpenaz mintzatuko zinegotziek.

Bosgarrenean mozio aztertuko da, Bildu, EAJ/PNV eta Ezker Anitza-IUk aurkeztu dutena Konstituzioa-auzitegiak Kataluniako kontsulta bertan behar uzteko hartu duen erabakiaren aurrean. Seigarrenean, Uraren kudeaketa osoa egiteko Ermuko Udalaren eta Gipuzkoako Urt Partzuegoaren arteko lankidetza-hitzarmena onestea eta zerbitzu hori arautzen duen Ordenantza ere bai. Zazpigarren gaia 2015eko Ordenantza Fiskalak izango dira.

Zortzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen