‘Lapikotxiki’ lanaren aurkezpena egingo Lobianon

21.11.14
Udal Liburutegia

Estibalitz González ermuarrak bere “Lapikotxiki, kantuz kulunkatzen” liburu eta DVDa aurkeztuko ditu datorren astea Ermuan. Lanaren aurkezpena azaroaren 27ko, ostegunean egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 5etan hasita. Ekitaldi praktiko legez pentsatua, bertaratzen direnek liburuko hainbat kantu ikasteko aukera izango dute. Halan nahi ezkero, posible da umeekin etortzea.

Liburuaren 2. argitalpena kaleratu berri du Eibarko ...eta kitto aldizkariarekin elkarlanean eta Eibarko udalaren babesarekin. 0-2 urteko umeei abesteko 38 kanta tradizional dira lanaren ardatz. Irakurleak kanta bakoitza ipuin edo egoera baten txertatuta topatuko du, bertan mamindutako gaiarekin lotutako puerikultura aholku batez lagunduta. Herriko hizkeran idatzia, hiztegitxo bat du zalantzen argibide eta melodiak barneratzeko, DVD bat. Abestiok lotarako bakarrik ez, eskuekin jolasteko, jaten laguntzeko, txikia laztantzeko, kulunkatzeko eta batez ere elkarrekin gozatzeko balio dute.

Liburu hau, ermuar beste idazleenak bezala, Liburutegiko katalogoan daude eta maileguan eraman daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz