Euskarazko irakurketa klubera solasera etorri da, Laura Mintegi autorea
Euskarazko Irakurketa Klubeko partaideek luxuzko bisita jaso dute abendu honen hasieran. Aurreko hilabetean irakurritako liburuaren autorea, Laura Mintegi, gure artean izan da bere obrako bizipenak eta bere irakurleenak partekatzeko. Pasa den astelehenean, hilak 3an, liburutegiak hilero euskarazko irakurgaiak komentatzeko antolatzen duen bilerara etrro baizitzaigun.
Azaroko irakurgaia Lauraren lanarik ezagunena izan da, Sisifo maite minez, maiteminari buruzko eleberri bat. Gaztelerara itzuli zen 2003. urtean "Sísifo enamorado" izenburupean.
Laura Mintegi idazleaz gain Historian Lizentziaduna eta Psikologian Doktoratua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakaslea da. Politikan ere jardun du. Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean, Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, hala ikus-entzunezkoetan nola idatzizkoetan ere.
Urtero euskarazko zein gaztelerazko irakurketa klubek saio batean komentatutako liburuaren idazlearekin literatura topaketa sartzen du. Aurten, gaztelerazko klubaren kasuan, autore gonbidatua Jon Arretxe izan da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte