Zailtasunak dituztenentzat Irakurketa Errazeko talde bi eratu
Udal Liburutegiak Irakurketa Errazeko(IE) irakurketa talde berri bi osatu eta abian jarri ditu hilabete honetan, Eguneko Ospitalearen laguntzaz. Bi terapeuta okupazionalek dinamizatzen dituzte taldeak eta astean behin batzen dira udal liburutegian. Hamar pertsonaz osatutako bi talde dira eta astelehen eta asteazkenetan biltzen direnak,15:00etatik 16:00etara.
Irakurleen demokrazian eta integrazio sozialean oinarritzen da Irakurketa Erreza. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurketara hurbiltzea du helburu. Kolektibo horiek kultura, irakurketara eta informazioren mundura sartzea ahalbidetzen du IEk.
Udal Liburutegiak eta Udal Gizarte Zerbitzuek aurtengo otsailean Irakurketa Errazeko eragile dinamizatzaileei (hezitzaileak, terapeutak, etab.) zuzendutako trebakuntza antolatu zuten. Trebakuntza haren emaitza dira irakurketa klub hauek.
Gainera, Liburutegiak toki berezi batean kokatu ditu euskaraz zein gazteleraz Irakurketa Errazean argitaratuta dauden eta gureak dituen materialak.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte