Ermua Antzokian ikusgai Pirandelloren obran oinarrituta sari piloa jaso duen ‘La función por hacer’ antzezpena

17.12.14
Erakundea

Ermua Antzokira dakarkigu Kamikaze produkzioak aste honetan Pirandelloren obran oinarrituta sari piloa jaso duen ‘La función por hacer’ antzezpena. Obrak 7 Antzerki Max sari jaso zituen 2011. urtean. Horregatik ez da kasualitatea kritikak ‘sinestezineko lan maisutzat’ kontsideratu izana eta “ohiz kanpoko lan hau ez genuke galdu beharko antzerki zale guztiek”. Antzokian abenduaren 19ko ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek hamalau euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Kritikak ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten ditu.

Sinopsia

Bi aktore eman zaien historia kontatzen saiatzen dira agertoki gainean. Lanak ez dakar ezer berririk, baina arina da, are barregarria ere bai tarteka. Halako batean, lau pertsona agertzen dira ikusleen artetik, eta aktoreei begira-begira geratzen dira; deserosotasun handia sortzen dute horrela, hala aktoreengan -jokatzen jarraitzeko kontzentrazioa galtzen baitute-, nola ikusleengan -ohitura faltaz, ez baitute ondo eramaten laugarren horma ezin erosoago hori haustea-.

Aktoreak dira: Israel Elejalde, Bárbara Lennie, Miriam Montilla, Manuela Paso, Raúl Prieto eta Cristóbal Suárez. Zuzendaria Miguel del Arco da, zeinak testuaren egokitzapena ere prestatu duen Aitor Tejada autorearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen