Emakumearen Kontseiluak aurtengo lehen batzarra egingo aste honetan

19.01.15
Berdintasuna

Emakumearen udal Kontseilua datorren asteazkenean, hilaren 21ean, bilduko da aurtengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu eta, besteak beste, aipatzekoak dira martxoaren 8ko,‘Emakume langileen nazioarteko eguneko, programa prestatzeko proposamenak, besteak beste.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4etatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko