Tailer berriak programatu dira Lobianon

21.01.15
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. 2015. urteko hasiera honetan 18 orduko iraupena izango duten bi tailer izango dira. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo urtarrilaren 28ra bitartean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Materialak partaideen kontu izango dira.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik apirilera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700)egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Antolaturiko tailerren xehetasunak

Jazz Dantza tailerra, Dairi Martinez irakaslearen eskutik, zeina ostegunetan arratsaleko 18:15etik 19:45era egingo den, Lobianoko Dantza Aretoan. Iraupena: urtarrilaren 29tik apirilaren 23ra bitartean.

Komikiak marrazten ikasteko tailerra, José Carlos Torres eta José Antonio Morlesínen eskutik. Tailer hau astelehen eta asteazkenetan izango da Lobianoko aretoetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Iraupena: otsailaren 2tik martxoaren 2ra.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin