Emakumearen Topaguneak bi ikastaro berri hartuko ditu
Emakumearen Topalekuak bi ikastaro berri gauzatuko ditu trebakuntza atalean. Azpiegiturak aldizka ikastaro eta tailerrak prestatzen ditu oro har pertsona interesdunentzat eta, bereziki, adin guztietako emakumeentzat, jabekuntza eta parte hartzea sustatzeko xedez. Proposatzen zaizkigun bi ikastaroek otsail eta martxoan gauzatuko dira. Ikastaro horiek 8 eta 10 ordu bitarteko iraupena dute eta izen emateak 5 euro balio du, kasu guztietan. Ikastaro eta tailerren izenburuak ondorengoak dira: “Autodefentsa feminista” eta “Argazkigintzan oinarrituriko hirigintza”.
Lehenengo ikastaroan erasoak identifikatzen ikasiko eta indarkeria-modu ezberdinen jatorri eta sorburua, eta norbanakoan eta taldean dituen ondorioak aztertuko ditugu. Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzun eta konponbidea emateko mekanismoak barneratuz. Bigarren ikastaroa, ez da argazkigintza-teknikak ikasteko tailerra. Argazkia tresna izango da hirigintza modu sortzaile eta kolektiboan lantzeko. "Emakume eta feminisnoaren aztarnak: gure borrokaren memoria" gure proiektuan oinarrituta, hiriari argazkia egiten ikasteko.
Jarduera eta proposamen bakoitzari buruzko xehetasunak saileko mikrositean dituzue.
Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Izelaieta 12an dagoen bulegora, dei bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira edo idatz casadelamujer@udalermua.net e-postontzira.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko